7 T’erdik, Kazkabarra eta Tolare taldeen entzunaldia, musika eskolan

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 13a, 02:00

Entzunaldi berri bat an­tolatu du Norberto Alman­doz Musika Eskolak biharko.  Eskolako areto nagusian izango da eta jakinarazi dutenez, aldaketa txiki bat egon da ordutegian, eta az­ke­nean, arratsaldeko 19:30­etan izan­go da. 

Hiru gazte-talde
Oraingoan, 7 T’erdik, Kazka­barra eta Tolare taldeak osatzen duten gazteak izan­go dira protagonista. Ba­koitzak 3-4 abesti joko ditu, talde ezagunen kantuak gehie­nak. Besteak beste, Es­ne Beltzaren Gotti, Ken Zaz­piren Zenbat Min eta Enkoreren Airea. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!