Apirilaren 2an, Hans Christian Andersenen jaiotzaren harira, Haur eta Gazteen Liburuaren Nazioarteko eguna ospatzen da mundu osoan, eta hori ospatzeko, irakurketa publikoa egingo du Herri Eskolak ostiral honetan. Izan ere, apirilaren 2an, Aste Santuko oporretan zeuden haurrak.
Irakurketa publikoa egingo dute Haur eta Gazteen Liburuen egunaren harira.
Ikasle, irakasle eta gurasoen parte hartzea
Goizeko 10:00etatik aurrera, Herri Eskolako ikasle, irakasle eta gurasoek ipuin ezberdinak kontatuko dituzte Udaletxe azpian. Horrela, era berezi honetan, omenduko dute Hans Christian Andersen.
Ekitaldi irekia izango da, eta familiak gonbidatu nahi dituzte bertaratzera.