Infantil mailako Gipuzkoako Txapelketan 7 domina lortu dituzte hernaniarrek, asteburuan: urreak, Ainara Eizagirrek (-52) eta Ioritz Aristizabalek (+66); zilarrak, Intza Etxeberriak (-44), Maider Unanuek
(-57) eta Xabat Lopezek (-60); eta brontzeak, Iker Mirandak (-38) eta Isaak Zabaletak (+66). Horrela, aurreneko eta bigarren postuetan geratu diren bost hernaniarrek Euskadiko Txapelketa jokatuko dute bi aste barru, Bizkaian. Bestalde, Nagore Eizagirre (-63) kadetea Euskadiko txapeldun izan da, eta maiatzean, Madrilen ospatuko den Espainiako Txapelketan hartuko du parte.