Donostia 2016 Hidrologikak proiektuaren barruan, bioingeniaritza lantegiak antolatu dira Hernanin aste honetan, Gabriel Zelaian eta Urumea ibaian. Bestalde, bihar, hitzaldia emango du Bernard Lachat biologo eta ingeniari hidraulikoak, 19:00etan Biterin: Elkarbizitza aukera ibaiaren lehengoratze ikuspegitik. Era berean, izena emateko aukera dago larunbateko ibilaldirako: Donostia-Goizueta-Hernani-Astigarraga-Donostia.