Errefuxiatuei bidaltzeko oinetako bilketa

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 12a, 02:00

Donostia Kulturak jarri du martxan Katiuska Operazioa, eta Amhe­rrek babesa erakutsi dio. Horrela, Zure botak ez bota! kanpaina abiarazi dute, Siriako errefuxiatuei oinetakoak bidaltzeko. «Ekimen hau txikia da, baina oin asko lehor eta bero mantentzeko eta gaixotasunak saihesteko lagungarri izango da», azaldu dute. Merka Urrats oinetako dendan ari dira oinetakoak biltzen, eta larunbatean, 12:00etatik 14:00etara Plaza Berrin bilduko dituzte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!