final bat bestearen atzetik ari da jokatzen Hernani azken jardunaldietan. Izan ere, hiru partidu geratzen dira denboraldia bukatzeko, eta Hernanik irabazi beste biderik ez du jaitsiera saihestu nahi badu. Madrilgo Alcobendas taldearen kontra neurtuko ditu gaur indarrak. Landaren jokatuko da partidua 12:30etan, eta hain zuzen, hori izango du Hernanik alde; etxean jokatzen duela.
Gaurko arerioa sailkapenaren erdialdean badijoa ere, talde indartsua da. Beraz Hernanik indarra, kemena eta eguna aldeko izan behar du gaur, irabazteko.