«Plataforma legeztatzea da hurrengo pausua»

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 12a, 02:00

Erabakitze eskubidea aldarri hartuta, Euskal Herriaren etorkizunari buruz herri galdeketa antolatzen hasi da herritar talde bat.
Larunbateko batzarrean 35 lagun inguru bildu ziren, eta dagoeneko, lan-taldeak osatu eta pausuak ematen hasi dira. Hala ere, taldeak irekita daudela azpimarratu dute.

Legeztatzea, hurrengo pausua
Batzarrera bildutako 35 kideak lanerako prest azaldu ziren, eta hainbat azpitalde sortu zituzten: komunikazio taldea, antolaketa taldea, diruzain­tza­rako taldea eta ha­rre­ma­ne­tarako taldea, besteak beste.
Hurrengo batzarra, seguru asko, maiatzaren 14an egingo dute, eta ordurako helburua ere zehaztu dute: «taldea identifikatzeko logoa sortu eta izena erabaki. Izan ere, plataforma legeztatzea da hurrengo pausua; hori gabe, ezin baita galdeketarako data zehaztu. Eta horretarako, ezinbestekoa da izena».

«Helburua, ahalik eta herritar gehienek parte hartzea»
Lanean hasteaz gain, tal­dea­ren filosofia ere azpimarratu zuten larunbatean. «Helburua da ahalik eta herritar ge­hie­nek parte hartzea. Ikasi behar du­gu demokrazia denon artean egiten. Denok daukagu eskubidea iritzia emateko. Ezin dugu erabakia politikoen esku bakarrik utzi».

Parte hartzeko aukera
Hori horrela, batzarrean bil­du­takoek azpimarratu dute lan-talde guztiak irekita daudela, eta herritar guztiei egiten diete dei, parte hartzera animatzeko.
Hainbat bide jarri dituzte horretarako: zuzenean, maia­tzeko batzarrera azaltzea, edo hernanigaldeketa@gmail.com helbidera idaztea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!