Hutsik egin gabe, aurten ere, Extremadurako Jardunaldiak antolatu ditu Extremadurako Kultur Guneak.
Aurtengoa, 24garren edizioa izango da, eta asteburuan ospatuko da.
Extremadurara bidaia, Hernanitik atera gabe
Asko dira Extremaduratik Hernanira bizitzera etorritako herritarrak, eta jardunaldi
hauen bidez, bi herrietako kulturak gerturatu eta elkar ezagutzea dute helburu. Horrela, hainbat ekitaldi antolatu dituzte asteburuan.
Batetik, larunbatean, arratsaldeko 19:30etan, bideo emanaldia izango da Biterin, Extremadurari buruz.
Bestetik, igandean, azoka jarriko da Atsegindegin; 10:00etatik hasita, liburu eta turismo propaganda azoka eta jakiak izango dira, eta 13:00ean Virgen de Guadalupe taldearen dantza erakustaldia.