Extremadurako Kultur Guneak antolatuta, aurten ere, Extremadurako Jardunaldiak antolatu dira Hernanin.
Gaur, 19:30etan hasita, Extremadura ezagutzeko bideo emanaldia izango da Biteri kultur etxean.
Bihar, berriz, festa izango da Atsegindegin, 10:00etan hasita: liburu postuak, jakiak eta dantza emanaldia.