Autobusa, igandean Bilbora joateko

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 13a, 02:00

Igandean manifestazioa egingo da Bilbon, 12:00etan La Casillatik aterata, Amnistiaren norabidean preso eta iheslariak etxera lelopean. Hernanitik autobusa aterako da 10:00etan, eta bueltatu, 15:00etan. Txartelak salgai daude Garin, Txili eta Zintzarrin, 14 eurotan. Bestalde, preso eta iheslari ohiek manifestu bat argitaratu dute, eta sinadurak biltzen ari dira abiandabidea.eus web­gunean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!