Euskal eta ipar amerikar nazioez, bihar

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 13a, 02:00

Hiru hitzaldi izango dira bihar Galarretako Orona Ideo zentroan, 18:00etan hasita. Aurrena, Alexandre Bacon ariko da: Lehen nazioak: gobernatzeko modu berriak. Ondoren, Juan Jose Ibarretxe: Kultura da gakoa. Azkenik, Xabi Otero: Oreina Urkian Kanata. Hitzaldiak debalde eta irekiak dira, baina izena eman behar da: jauzarrea@gmail.com

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!