Emaitza gazi gozoak hernaniarrek

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 11a, 02:00

HERNANIKO lau pelotarik jokatu dute asteburuan Gipuzkoakoarekin, Iparraldearen kontra, GRAVNI txapelketan. Jubeniletan, Xabat Pagolak 16-35 galdu zuen, baina finalerdiak jokatzeko sailkatu da. Maila berean, binaka, Ander Lazkano eta Endika Arizmendik 36-40 galdu zuten. Nafarroa eta Bizkaiarekin berdinduta bukatu dute, baina tanteoa medio, txapelketatik kanpo geratu dira. Azkenik, nagusietan, binaka, Loitegi eta Eñaut Esnaolak 40-14 irabazi zuten; partidu baten faltan, badute finalerdietara sailkatzeko aukera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!