Tailerra, hitzaldia eta irteera, Urumea ibaiaren bueltan

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 11a, 02:00

Donostia 2016 urteko egitasmoen barruan, Hidrologiak, Ibai­tik badiara ekitaldi sorta an­tolatu dute, eta aste honetan Hernanin izango dira ekitaldiak: tailerra, hitzaldia eta irteera.

Bioingenieritza tailerra eta hitzaldia, aste honetan
Lau egunez, bihartik ostiralera, bioingenieritza ikastaroa izango da. Tailer praktikoa izango da, 09:00-14:00 ordutegian. Guz­tira 25 ordukoa izango da, eta Hernanin obra bat exekuta­tzea da asmoa. Elkarlanean antolatu dute Udalak, Frai­soro nekazaritza Eskolak eta AEIPk; Gabriel Zelaia eraikinean emango dute.
Asteazken eta ostegunean berriz Bernard Lachat biologo eta ingeniari hidraulikoa izango da gonbidatu berezia. Hitzaldi moduko bat izango da,  tailer teknikoa hain zuzen: ibaia zaharberritzeko alternatibak aztertuko dituzte. 09:30-13:30 ordutegian izango da, Gabriel Zelaian baita ere.
 

Urumea bailaratik barrena irteera, larunbatean
Larunbatean berriz, irteera antolatu dute Urumea ingurutik: Donostia, Goizueta, Hernani, Astigarraga eta Do­nostia egingo dute. 09:15­etan aterako dira Donostiatik , eta 09:30etan, autobusa hartuko dute Goizuetara. Goizuetan ibaiaren puntu altua edo gorena ikustea da helburua. Ereñotzura etorriko dira handik, eta bioingenieri­tza obra bisitatuko dute. Her­naniko elkarte batean bazkaldu eta gero, bisita gidatua egingo dute Hernaniko hirigune historikotik. 16:30etan Astiga­rragarako bidea hartuko dute, ibaia punturik baxuenean ikusteko; baratzak eta gertuko eskuhartzea ezagutuko dute. Handik Martutenerako bi­dea hartuko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!