Nola portatzen gara gaixo daudenekin?

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 11a, 02:00

Askotan ez dugu jakiten  nola jokatu familiako edo in­gurukoren bat gaixo dagoe­nean. Nolako jarrera izaten dugu beraiekin? Portaera egokia al dugu? Galdera horiei erantzun eta gai honen inguruan hitz egiteko hitzaldia antolatu du In­makulada ikastetxeak. Bihar izango da, goizeko 09:30etatik eguerdiko 14:00etara, Biteri kultur etxean. Irekia da, debalde, eta azaldu dutenez,  bereziki zuzendua dago gaixoak zaindu edo hauei laguntzeko prest dauden pertsonei.

Hizlari eta kolaboratzaile profesionalak
Hitzaldi bakarra izango bada ere, hizlari eta kolaboratzaile asko gonbidatu dituzte bi­harkoan. Seiak dira adituak arlo honetan: Maria Jesus Goenaga, Juanjo Grimaldos, Lorena Ramos, Lourdes Zubillaga, Hortensia Virgala eta Fausti Perez.

«Gaixotasuna ez da existitzen, pertsona gaixoak soilik»
Zaintzaile eta laguntzaileek bizi dituzten hainbat egoera aztertuko dira hitzaldian, eta hauen portaerak duen ga­rrantzia azpimarratuko dute. Gaixoak zaintzeak behar duen dedikazioa azaldu dute: «gaixoak zaintzea dedikazioa behar duen eginkizuna da. Larritasuna larritasun, gure bizitzari zentzua ematen dio». Kasu horietan, hitz ego­kiek duten garrantzia gogo­ratu dute: «batzuetan hitz atsegin bat sendagaia baino garran­tzitsuagoa izaten da». Era berean, azpimarratu nahi dute gaixotasunaren gainetik dau­dela pertsonak: «gai­xo­tasuna ez da existitzen, pertsona gaixoak existitzen dira soilik».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!