Miner txapeldun, Lehendakari Sarian

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 10a, 02:00

Joan den asteburuan Hernanin izandako tiraldiarekin bukatu da Lehendakari Saria, eta Antonio Miner ereñotzuarra izan da txapelduna, 229 brilarekin. Gainontzeko hernaniarrek ere lan txukuna egin zuten: Miguel Burugainek, 216 brila; Ibon Minerrek, 206 brila; eta Miguel Arrozpidek, 189 brila. Hau bukatuta, Gipuzkoako Kopa jokatzen hasiko dira orain, bolariak. Bihar izango dute aurreneko tiraldia, Zarautzen, eta beste lau jokatuko dituzte Altza, Aia, Añorga eta Seguran. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!