Auzo eta kaleak girotuko dituzte, EH osotik etorritako dantzariek

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 10a, 02:00

Txikiek helduei emango diete erreleboa, gaurkoan. Dantzari Fes­tak bigarren eguna du gaur, eta Euskal Herri osotik etorritako dantzariak izango dira Her­nanin. 11:00etan kalejira egingo dute herrian barrena, eta ondoren, dantza ekitaldiak izango dira auzo eta kaleetan. 13:30etan dantza talde guztiek bat egingo dute Plazan, eta Agintari dantza, Agurra, Muxikoak Fandango-arin arina eta Larrain dantza dantzatuko dituzte. Elkarrekin bazkaldu ostean, erromeriarekin jarriko diote ginda egunari.

11:00 Kalejira Hernaniko kaleetan zehar, eta dantza ekitaldia Hernaniko kale eta auzoetan zehar. Euria egingo balu, Biteri Kultur Etxeko areto nagusian.
13:30 Dantza talde guztiek dantzatuko dute: Agintari dantza, Agurra, Muxikoak, Fandango-arin arin eta Larrain dantza. Plazan.
15:00 Bazkaria dantzari eta soinujoleentzat. Atsegindegin.
Ondoren: Erromeria eta omenaldi bat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!