Esne Beltzak, Esna bosgarren diskoko bigarren bideoklipa grabatuko du gaur. Oialumen egingo dute grabaketa eta gazteei dei egiten diete beraien bideoan agertzeko «gazteen partehartzea ezinbestekoa da». Parte hartu nahi duenak gaur, 16:00etan, Oialume Dantzalekuan agertu besterik ez du.