«Krisia haizia hartzera bialdu, bizitzaz tope gozatu»

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 9a, 02:00

«Bat-batean etorri omen zan, ta gure artean geratu (...) umorea dugu antibiotiko, trixtura ez dadin loratu (...) krisia haizia hartzera bialdu, bizitzaz tope gozatu» dio Jaione Rodriguez hernaniarrak eta Jose Alberto Santiago gasteiztarrak egindako bertso irabazleak. Atzo Biterin abestu zuen Jaionek bertsoa, eta merezitako saria ere jaso zuen: orria ondoen aprobe­txatu duen bertsoarena. 180 lagunek hartu dute parte Doberak eta Bertso Eskolak antolatu duten Bota Bertsoa lehiaketaren bigarren edizioan.  Ze krisi?! izan da aurtengo gaia, eta 21 ber­tsok jaso dute saria. Atzo egin zen saribanaketa eta antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkie bertaratutako guztiei; eta noski, baita parte hartu eta bertsoren bat idaztera animatu diren guztiei ere. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!