Desgaitasuna duten pertsonek eskatu dezakete aparkatzeko txartela

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 2a, 02:00

Goizuetako Udalak aben­­­­­­duaren 22ko Ple­no­an onartu zuen, Des­gaitasuna duten per­tso­nei aparkatzeko txar­­­­­­telak ematea arau­tzen duen ordenantza. Jen­dau­rrean egon os­tean, otsailaren 23ko Ple­noan behin betiko onartu zen; eta orain, Nafa­rroako Aldizka­ri Ofizialean ar­gitaratu berri da.

Txartelaren balioa, 5 urtekoa
Ordenantzaren hel­bu­­rua da, desgaitasuna du­­­­ten pertsonendako apar­­katzeko txartelak banatzeko eta erabil­tze­ko  oinarrizko bal­din­­tzak arautzea. 
Ordenantzan ze­haz­ten da, besteak beste, aparka­tzeko txar­te­la  soilik titularrak era­bil­tzeko izanen dela, joan-eto­rrietarako ibil­gailu­e­tan erabili dezan; era­bili ahal izanen da titu­larrak ibil­gai­lua gi­da­­tzen badu edo ibil­gai­­luan badijoa. Txar­tel bakoitza matri­kula zen­­baki bati lotuta egonen da. 
Zehazten da, baita ere, aparkatzeko txar­te­­­la­ren balioa bost ur­tekoa izanen dela; hala ere, bukatutzat eman­en da Goizuetako errol­dan baja ematen bada. Epea bukatu aurretik, txar­tela berritzeko es­ka­era egin beharko da.

Eskaera, Udalean
Txartela Udaleko erre­gis­tro orokorrean eska­tu behar da, eta aur­kez­tu behar dira: es­ka­tzai­lea­ren izen-deiturak; des­gai­tasuna duen per­tso­naren bi argazki, Nor­­­­­ta­sun Agiriaren neu­­­rrikoak, koloretan; NAN; eta errolda ziurta­giria. Es­katzen diren baldin­tzak betez gero, apar­katzeko behar den  txar­tela emanen dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!