Hernaniko Duintasun taldeak pentsio duina lortzea du helburu, besteak beste. Horregatik, hori aldarrikatzeko asmoz, sinadura bilketa jarri dute martxan. Ostegunean ferian egon ziren, eta gaur Plaza Berrin egongo dira, goizeko 11:00etatik 13:00ak arte.
Postu hori, ordutegi berarekin jarriko dute, hemendik aurrera, ostegun eta larunbatero. Ostegunetan ferian egongo dira eta larunbat goizetan, Plaza Berrin.
Sinatzeko eskatzen duten eskaeraren artean dago, adibidez, pentsioa 1080 eurokoa izatea.