Aitzol eta Beñat txapeldun; Egoitz eta Oihan azpitxapeldun

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 2a, 02:00

Nafarroako Elkarte Arteko Txapelketako finalak jokatu ziren martxoaren 19an, eta Goizuetako Umore Ona elkarteko lau pilotarik dena eman zuten, txapela lortzeko bidean. Benjaminetan, Egoitz goizuetarrak eta Oihan aranoarrak partidu bikaina jokatu arren, ezin izan zuten Irungo bikotearen kontra; 18-12 galdu zuten. Alebinetan berriz, Aitzol eta Beñat erraz nagusitu ziren Baztango bikotearen kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!