Udaberriarekin batera, eta Aste Santuko oporrak pasata, puri-purian izango dute agenda astigartarrek, apirilean zehar.
Gaur bertan, sagardo dastaketa gidatua egingo da Gurutzeta sagardotegian, eguerdiko 12:00etan, eta bihar, plaza dantzetan nork bere abilezia erakusteko aukera izango du, eguerdiko 12:30etan hasita, Joseba Barandiaran plaza. Bestalde, Gaztelekuko gazteek ere konpleto izango dute hilabetea; gaur, Karsetan ibiltzera joango dira, adibidez.
Izenemateak eta sarrera salmenta
Hainbat ekitaldi debaldekoak izango dira, baina beste kasu batzuetan, sarrerak erosi beharko dira, edo, debaldekoak izanez gero, izena eman beharko da: sagardo dastaketa gidatuetarako, 943 55 05 75 edo info@sagardoarenlurraldea.com; ikuskizunetarako, www.astigarraga.eus; eta AEK-k antolatutako Zilegi Eskoletarako, zilegieskola@aek.eus edo 663 04 33 14.
Apirileko agenda
Gaur eta 23an Sagardo dastatze gidatuak. Gaur, 12:00etan, Gurutzeta sagardotegian, eta apirilaren 23an, 10:30etan, Zapiain sagardotegian. Izenematea, 10 eurotan: 943 55 05 75/ info@sagardoarenlurraldea.com.
Bihar Plaza dantzak, eguerdiko 12:30etan Joseba Barandiaran plazan.
4 eta 18 KZ Gunean dinamizatzailea, 09:00- 13:00.
5-Ekainak 14 Yoga Eskolak. 09:30-11:30 kultur etxean.
7 Itzal txotxongiloak: Iraungorriko Marimiri. 3 urtetik gorako haurrentzako ikuskizuna, 17:30etan kultur etxean, debalde.
7 Hitzaldia: Osasuna eta errausketa, Aitor Alberdi, Koro Zabaleta eta Maialen Berridi medikuen eskutik, 19:00etan udaletxean.
9 Antzerkia: La boda de Betty Blue, 22:00etan kultur etxean. Sarrera: 6 euro.
14 Musika entzunaldiak, 19:00etan Norbero Almandoz musika eskolan. Teklatuak, 7 t’erdik taldea, gitarrak eta baxu elektrikoak.
15 Ipuin irakurketa publikoa, 10:00etatik 12:00etara Kontzejupean, Haur Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira.
16 Zinema: Oker, 17:00etan kultur etxean. Sarrera: 2 euro.
16-17 Asteburu pasa, Xaguxar taldearekin, Donostiako Green Nest Hostel Uba aterpetxera, 4-12 urte arteko umeentzako. Prezioa: 20 euro. Izenematea, apirilaren 8an, 17:00-18:00 kultur etxean.
18 Antzerkia: Jokoaut, 14:45etan kultur etxean, Arantzazuko Ama ikastolako 3 eta 4 mailako ikasleei zuzendua.
21 Hitzaldia: Zer da psikomotrizitatea?, 18:30etan kultur etxean.
23 Iruñeko Alde Zaharreko Erraldoien Kalejira, eguerdiko 12:00etan Foru plazan.
24 Ibilaldia Astigarragatik Hernanira, 10:00etan Murgiako jauregitik abiatuta. Ondoren, Hernanin, Sagardo ibaiak bizitza iturri erakusketa.
24 Hondar, musika eta txoxongilo ikuskizuna: Hondarrezko
ametsak, 17:00etan kultur
etxean. Sarrera: 2,5 euro.
25 Literatur solasaldia, 19:30etan liburutegian. Daniel Jimenez idazlearen Cocaína liburuaren inguruan, gaztelaniaz, Jorge Carrerok dinamizatua.
25 Dantzatu nahi?, 20:00etan kultur etxean, debalde: cha-cha-cha, salsa, merengue, bachata...
26 Zine Foruma: Dos días una noche, 18:00etan kultur etxean.
ERAKUSKETA
28-Maiatzak 1 Patchwork. Ostegun eta ostiralean, 16:00-20:00 eta larunbat eta igandean, 11:00-13:30 eta 16:00-20:00, kultur etxean.
ZILEGI ESKOLAK
5, eta 12 Xakea. 18:15etan, AEKren Nabarra Oñatz kaleko lokalean. Debalde.
6 Sendabelarrak. 17:30etan, AEKren Nabarra Oñatz kaleko lokalean. Debalde.
7, eta 14 Xakea. 09:30etan, AEKren Nabarra Oñatz kaleko lokalean. Debalde.
19 Lorezaintza eta Zuloaga Loreak-era bisita. 09:30etan. Debalde.
14 eta 28 Barreterapia. 19:00etan Norberto Almandoz Musika Eskolan. 10 euro.
20 eta 27 Barreterapia. 09:30etan Norberto Almandoz Musika Eskolan. 10 euro.
Izenematea: zilegieskola@aek.eus/663 043 314.