Sagar Martxa, herriko parajeetan barrena

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 9a, 02:00

Udalak antolatuta, txotx denboraldian ohikoa den Sagar Martxa egingo dute bihar, Hernaniko sagar­dotegietako ibilbidea jarraituz. 

09:00etan zita, Plazan
Egun erdiko txangoa izango da, eta horretarako, goizeko 09:00etan jarri dute zita Plazan. Bertan egingo dute taldeko argazkia, eta ondoren, denak batera abiatuko dira Hernaniko Ibilbide Sareko Sagardotegiak bidean ba­rrena. 

Hamaiketakoarekin batera, Olaizolako sagardoa
Ibilbidean zehar etenaldia egingo dute bakoitzaren hamai­­­­­ketakoa jateko. La­gun­tzeko, Olaizolan sagardo tra­gox­ka batzuk edateko aukera emango dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!