On The Beatek antolatuta, musika elektronikoaren produkzioari buruzko masterclassa emango du gaur Iban Devicek. Arratsaldeko 19:00etatik 20:30etara izango da Gaztetxean. Irekia izango da eta gaia interesatzen zaion edonor animatu nahi dute mundu elektronikoa ezagutzera.
Gauean, festa elektronikoa
Gaztetxean bertan, gauerako ere badute plana: 23:00etatik aurrera, Xabeat, Iban Device, Iñigo Plazaola, Sergio Cruz eta Aural Mode kalitatezko DJ Setak izugarrizko musika elektroniko saioa eskainiko dute.