Errenta aitorpenerako kanpaina, ekainera arte

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 9a, 02:00

Hasi da epea, errenta aitorpena egiteko. Nafarroako biztanleek www.navarra.es webgunean ikusi dezakete dagoeneko, aitorpen proposamena egina daukaten ala ez, eta zenbatekoa den, eta etxeetara bidaliko dizkiete hilaren 15erako. Aitorpenak bulegoetan egiteko epea, berriz, hilaren 20tik ekainaren 24ra arte egongo da zabalik; hitzordua hartzeko: 948 505 505 eta 948 505 506. Diru itzulketak apirilaren 18an eginen dira, eta or­daintzea egokitzen zaienei, berriz, uztailaren 1ean eta azaroaren 21ean kobratuko zaie. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!