Manifestazioa deitu dute preso eta iheslari ohiek apirilaren 17an Bilbon. Horri atxikimendua eta babesa emateko asmoz, Hernaniko preso eta iheslari ohiek argazkia aterako dute gaur. Eguerdiko 12:00etan jarri dute hitzordua Plazan, eta dei egin diete preso eta iheslari guztiei bertaratu eta argazkian jartzeko.
Preso eta iheslari ohien taldeak manifestu bat ere argitaratu berri du, eta sinadurak biltzen ari dira abianbidea.eus webgunean: bertan sinatzeko deia ere egin diete hernaniarrei.