Portugaleteko Uri Urena Komiki Lehiaketak Alai Zubimendi hernaniarra sarituko du hirugarrenez. Lehiaketaren 30garren edizioa izan da jokoan, eta Zubimendi hernaniarrak ‘Komiki tira’ kategorian hartu du parte aurreneko aldiz: «denbora faltagatik, kategorian honetan parte hartzea erabaki dut». Lehiaketa hauetan, eta bereziki ‘Komiki tira’ kategorian umorea eta sarkasmoa baloratzen dituzte; baina baita ere marrazkien kalitatea eta estilo narratiboa. Saria gaur jasoko du, Portugaleteko Santa Klara kultur etxean.
Zubimendi, garaile
‘Memorial digital’ izeneko lana aurkeztu zuen Zubimendi hernaniarrak, eta irabazi egin du: «gaztelaniaz aurkeztu dut komikia, elkarrizketa batek osatzen baitu komikiaren istorioa, eta ulertzeko errazagoa iruditu zait horrela».
«Harro nago, lehiaketa internazionala baita»
Zubimendiren esanetan, Uri Urena lehiaketa internazionala da, eta beraz irabazi izanak poztasun berezia eman dio: «harro egoteko modukoa da sari hau irabazi izana. Lehiaketa internazionala da, 7 herrialdetako jendea aurkeztu da: Argentina, Mexiko, Uruguai...».
Komiki tiran, teknologia berriek garunaren garapenean duten influentziaz hitz egiten du Zubimendik: «komikian kontatzen dut memoria gaitasuna galtzen ari garela, guztia telefono mugikorretan apuntatzen dugulako».
Garaile, hirugarrenez
Hirugarren aldia da Zubimendik lehiaketa irabazten duela: 2013an Euskarazko komiki onenaren saria jaso zuen; eta 2014an Bigarren sari nagusia.