Atsolorrari buruzko informazioa biltzen ari dira Ereñotzun, bertako bizilagunak elkarrizketatuta, eta garai bateko ospakizunaren bueltan ikertuta. Horren harira, argazki zaharrak ere bildu nahi dituzte, eta deialdia zabaldu dute.
Asteartetik ostiralera bitartean, Atsolorreko argazki zaharrak bilduko dituzte auzo udalean, goizeko 09:00etatik 14:00etara bitartean. Argazkiak dauzkatenei bertara eramateko eskaera egin diete.
Atsolorra, apirilaren 24an
2012an berreskuratu zuten Atsolorra Ereñotzun. Garai batean, haur bat jaiotzen zen aldiro, umeari eta amari bisita merienda egiten zitzaien. Orain, berriz, udaberriro egiten zaie festa, aurreko urtean jaiotako haur eta gurasoei.