«EAJk bere hitza bete du, eta kontsulta ospatuko da; orain, Astigarragaren txanda da, erabakitzeko»

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 9a, 02:00

Bere «helburu argia eta zuzena» zuen Astigarragako EAJk, legealdi hasieratik, hondakin bilketari buruzko kontsulta egitea, eta nabarmendu du, hi­tza beteko duela: «ez dugu EH Bil­duren akatsa errepikatu na­hi, eta hortaz, apirilaren 17an egingo da udaletxean, astigartarron gehiengoak behin eta berriz eskatu izan duen kontsulta».
Alderdi jeltzalearentzat, gal­deketa egin ahal izatea «arrakasta haundia da». Modu berean, nabarmendu dute oso ba­li­a­garria dela Udal Gober­nua­ren­tzat, parte hartze prozesua egin iza­na: «atez atekoaren inposaketaren ondorioz kon­tsulta hiru urte berandu iritsi arren, behingoz herritarrek euren nahia adierazi ahal izango dute, eta nahiz eta Udal Taldea edukiontzi sistemaren aldekoa izan, galdeketaren emaitza errespetatzeko konpromisoa hartzen dugu».

«Bosgarren edukiontziaren sistema erosoagoa, garbiagoa eta merkeagoa da»
Bosgarren edukiontziaren alde egin du EAJk, «sistema erosoagoa, garbiagoa eta merkeagoa delako. Gainera, atez atekoaren antzeko tasak lortzen ditu gaikako bilketan. Beraz, ordutegi malguagoak izateaz gain, europar legeen irizpideak be­tetzen ditu. Zegaman, adibidez, %84a lortu da bosgarren edu­kiontziarekin; Astigarragan, atez atekoarekin, %85a».
Eta azaldu du, «udaletxeari 150.000 euro inguru aurreztea» suposatuko diola urtero: «ko­pu­­ru hori, gizarte proiektu­e­tara bideratu ahal izango da, adibidez».

Astigarragako EAJren lokala, aste osoan zehar zabalik
Kontsulta dela eta, datorren as­te osoan zehar egongo da za­balik Astigarrako EAJren lokala (Kale Nagusia 5); astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 18:00e­ta­tik 20:00etara. «Gobernu Tal­deko kide bat egongo da bertan, herritar guztien zalantzak eta galderak argitzeko», azaldu du alderdi jeltzaleak.

«Herritarren gogoak erakutsi digu, astigartarrok aldaketa nahi dugula»
EAJk azaldu du, prozesuan zehar herritar askok erakutsi du­tela gaiaren inguruan erabakitzeko gogoa, eta asko joan direla aurreko botoa ematera, martxoaren 30ean epea ireki zenetik. «Hauxe da herritarren erabakitzeko gogoak erakusten duen frogarik onena: astigartarrok aldaketa nahi dugu».
Horregatik, EAJk astigartar guztiak gonbidatu ditu botoa ematera: «aukera daukazue apirilaren 12ra bitartean idazkaritzan bozkatzeko, edo 17an, kon­tsultaren egunean bertan nos­ki, udaletxean. Ez da bide erraza izan, baina azkenean, guztion mesederako, kon­tsulta ospatuko da. EAJk hitza bete du; orain, Astigarragaren txanda da», animatu dituzte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!