GRAVNI torneoan, Iparralderen kontra jokatuko du gaur Oier Gurutzealdek. Irurako trinketean izango da, 14:30etan hasita bosgarren partidua.
Kadete eta infantilak herrian, eta Altuna Andoainen
Astigarragan, berriz, bi partidu jokatuko dira gaur arratsaldean, 17:00etan: infantilek jokatuko dute aurrena, Gaztelekuren kontra. Eta ondoren, kadete mailan, Ganix Urdangarin ariko da buruz buru, Añorgako Etxeberriaren kontra.
Nagusietan, berriz, Andoainen ariko da Altuna gaur, Gaztelekuko Setienen kontra. Arratsaldeko 16:15etan izango da.