Poz haundi bat eta lasaitasuna lortu ditzake Mundarro-La Sallek gaur, Euskal Ligako 2garren mailan. Mailari eutsiko diote astigartarrek, irabaziz gero.
Bi asteburuko atsedenetik bueltan, partidu klabea daukate Astigarragako kiroldegian, arratsaldeko 16:00etan. Electro Alavesa Marianistas taldearen kontra ariko da, garaipen bat gutxiagorekin dagoena.
Atzekoen partiduak, astigartarren mesederako
Lau partidu falta direnean, hiru garaipenera dauzka jaitsiera postuak Mundarro-La Sallek. Eta gainera, asteburu honetan alde izango ditu azkeneko sailkatuen partiduak. Izan ere, lau garaipenekin daude hiru talde, eta horietako bi, Askartza eta Askatuak, elkarren kontra ariko dira; eta besteak, Arabak, partidu ezin zailagoa dauka, liderraren kantxan.
Beraz, gaur irabaztea, salbazioa ziurtatzea litzateke astigartarrentzat, ia seguru.