Umorez betetako antzerki saioa izango da gaur kultur etxean, gaueko 22:00etan hasita. La boda de Betty Blue esakiniko du, lau antzezlek osatutako taldeak: Ainhoa Ayerbe, Mari Cruz Melgosa, Nagore Cenizo eta Leire Berrocal.
Gazteleraz izango da antzezlana, eta sarrerak, ordubete lehenago jarriko dituzte salgai, kultur etxean, 6 euroan.
Aitaren herentzia, borroka baten iturri
Herentzia baten bueltan izango den borroka eramango dute eszenatokira, lau protagonistek. Aita hiltzean, bere jabetzan zeukan enpresaren titulartasuna eskatuko du Andreak, haren alabak, laster ezkontzekoa baita.
Baina amak ez du onartuko, eta bidente baten laguntzaz, bere eskura dagoen guztia egingo du, ezkontza gerta ez dadin.
Gainera, aitaren heriotzaren inguruan zenbait indizio susmagarri agertuko dira, eta guztia are zailagoa egiteko, ahizpaordea azalduko da.
Intriga bukaeraraino mantenduko dute, jakiteko zein den hiltzailea, eta zeinek lortuko duen dirua eta maitasuna. Baina betiere, umorearekin.