Asteburuan galdu egin du Hernaniko senior taldeak, 41 eta 45, Bostekoren kontra. Beraz, oraindik ere Final Fourrean sartzeko lehia ez da bukatu. Beste hiru partidu geratzen zaizkio, eta ez dira errazak izango: Mundarroren kontrako derbia jokatu du asteburuan, eta berdinduta daude bi taldeak; hurrengo partidua, berriz, Arri BKL, aurreneko sailkatuaren kontra izango du. Partidu zailak, baina ez, ezinezkoak.