JOCC Zikuñako txirrindularitza taldeko alebin eta infantil mailako gazteek Donostia Saria jokatuko dute gaur, arratsaldeko 16:30etan Loiolako Erriberan hasita. Elkartu eta bertara joateko zita 15:15etan jarri dute, Marielutsen. Bestalde, bihar zikloturista taldeak Irungo San Marcialera irteera egingo du; goizeko 08:30etan Zinkoenean elkartuko dira taldean joan nahi dutenak.