Lehengo asteburuan Ezkurra II eta Larrañagak (Gurutzeta) eman zuten ezustekoa, Sagardoaren Txapelketan; Matxin VI-Barrenetxea IVren kontra (Oialume Zar) 40-29 irabazita, finalerdietara pasa ziren. Ondorioz, hernaniarrak osatzen duen bikoteak final zortzireneko partidua jokatu behar izan du aste honetan. Petritegiren kontra, Matxin III-Endikaren kontra jokatu zuten ostegunean, eta 37-40 galduta, oraingoan bai, Sagardoaren Txapelketatik kanpo geratu dira Barrenetxea IV eta Matxin VI. Txapelketak aurrera jarraitzen du, ordea, eta gaur, final zortzireneko beste partidu bat jokatuko da: Uterga-Aizpuru III (Bereziartua)/ Segurola-Zubiri (Larre Gain).