Eliz musika protagonista, Udaberriko Kontzertuan

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 9a, 02:00

Udaberriko Kontzertua eskai­niko du gaur Aiztondo abesbatzak, iluntzeko 20:00etan, Hernaniko Kantuz abesbatza gonbidatuta. Andre Mari eliza izango da eszenatokia; kon­tzertuaren berezitasunetarako, ezin aproposagoa. Batetik, eliz musika izango delako emanaldiaren oinarria.

Mikel Goenagari, omenaldia
Eta bestetik, Mikel Goe­na­ga zenari, Astigarragako apaiz ohiari, omenaldia egingo diotelako, bere lana eskertuz.
Igor Arroyoren zuzendari­tzapean ariko dira bi abesba­tzak, eta bi musikariren la­guntza ere izango dute gaurko kon­tzertu sakroan: Mai­der Zapirain ariko da biolon­txe­loarekin, eta Josean Pas­cual organoa jotzen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!