Denboraldi ederra egiten ari da Hernaniko seniorren saskibaloi taldea, eta sailkapenean laugarren postuan dago, 36 punturekin.
Hori horrela, Final Fourrean sartzea dauka buruan, orain, eta gaur, bide horretan aurreneko pausua ematen saiatuko da, Bostekoren kontra.
Pareko taldeak, helburu berarekin
Partidu gogorra jokatuko dute gaur hernaniarrek, 16:45etan kiroldegian. Izan ere, aurkariak, Donostiako Bosteko taldeak, hernaniarren helburu bera dauka: Final Fourrean sartzea.
Sailkapenean Hernani baino bi postu gorago dago Bosteko, puntu bakarreko aldearekin. Hala ere, urtarriletik hona jokatutako 10 partiduetatik 7 irabazi eta 3 galdu ditu, eta Hernanik, bat gehiago irabazi. Alde hori nabarituko ote da!