Txilibita Fanfarrea, Hernaniko Musika Eskolako fanfarrea hain zuzen, Mallorca iparraldean ibili da euskal musika tradizionala zabaltzen. Oiartzungo herri musika eskolako Boha, Xixura eta Biolin taldeekin batera egin dute bi-daia, eta Muro herrian eman dituzte hainbat kontzertu eta emanaldi. Joan den ostiralean esaterako, Muroko konbentuko elizan egin zuten euskal musika tradizionalaren erakustaldia. Larunbatean berriz, Llubiko antzokian izan ziren.
1714tik ospatzen da Muron San Francesc eguneko feria, eta hau girotzera ere animatu ziren larunbat eguerdi eta gauerdian; feria egunean San Martí plazan ere jo zuten.
Mallorcako taldearen bisita, apirilaren 22an
Mallorcan emandako emanaldiak, elkartruke baten islada dira. Izan ere, Musika Eskolako fanfarreak eta Oiartzungo Musika Eskolak elkartruke bat dute adostua Mallorcako Es Reginyol-Xeremiers de Muro taldearekin.
Oraingo honetan euskaldunak izan dira Mallorcara bidaiatu dutenak. Irletako xeremia eta flabiol joleak berriz, apirilaren 22tik 23ra etorriko dira. Hernanin hilaren 22an joko dute, Biterin, herritar guztien gozamenerako.