«Nahiko janari, nahiko edari, non ikustek hik krisiya?»

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 8a, 02:00

Hogeita bat bertso sarituko dituzte gaur Dobera Euskara Elkarteak eta Iraulio Pan­ttalone bertso eskolak, Biteri kultur etxean antolatu duten ekitaldian. Bota Bertsoaren bigarren edizioa martxan izan da Txotx Den­boraldia hasi zenetik, eta 180 lagun animatu dira aurten Ze krisi?! gaiari erantzuna ematera.
Guztira 23 sagardotegik hartu dute parte lehiaketan, Hernani, Astigarraga eta Urnietakoak hain zuzen. Eta bisitariak bezala, bertsoak ere, 
Euskal Herriko bazter ezber­dinetatik etorritako lagunek egin­dakoak izan dira.

Maila oneko bertsoak
Doberak 21 bertso sarituko ditu bigarren edizio honetan, eta one­nak Iraulio Panttalone ber­tso eskolako kideek aukeratu di­­tuzte. Azaldu dutenez, aur­tengo bertsoek kalitate nahiko ona dute. Sariak mota asko­takoak dira: auto­kri­tikoena, baikorrena, pelote­roena, pape­ra ondoen apro­be­txatu duena, intxaur txiki­tzai­le onena, ha­ba­nerarik onena, sagardoz­a­lee­nari, bedera­tziko onena, zotin krisiaren saria... Na­hi­ko ja­n­ari, nahiko edari, non ikustek hik krisiya? hasten da, sari­tue­tako bertso bat; kasu hone­tan, bertso gorrie­na­ren saria jasoko du.
Sari gehienak sagar­dogileek jarri dituzte: sagardo kaxak, otorduak, Aimar Olai­zolaren kamiseta... Bestelako saririk ere bada: Real Madril eta Real Sociedaden arteko neurketa ikusteko lau sarrera, esaterako.

Saio irekia, gaurkoa
Sari banaketa gaur egingo da, iluntzeko 19:00etan, Biterin. Saio irekia izango da, eta irabazleek idatzitako bertsoa kantatuko dute, Bertso Es­kolako kideekin batera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!