Hogeita bat bertsok, saria

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 7a, 02:00

Bailarako 23 sagardotegitan 180tik gora bertso jaso dira, Bota Bertsoaren azken edizioan. Era guztietako bertsoak jaso dira, guztiak, Ze krisi!? galderari erantzuten dienak. 
Dobera Euskara Elkarteak 21 sari banatuko ditu, gehienak sagardogileek emanak; Realaren eta Real Madrilen arteko partidurako sarrerak ere emango baitira. Irabazleak Iraulio Panttalone Bertso Eskolak aukeratu ditu.
Saribanaketa bihar izango da, 19:00etan, Biteri Kultur Etxean: bertso emanaldia ere izango da, bertso eskolako kideek lagunduta, irabazleek bertsoak kantatuko baitituzte. Saio irekia izango da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!