Musika elektronikoan interesa duzu?

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 7a, 02:00

Musika elektronikoaren munduan interesa dutenei zuzenduta produkzio klasea antolatu dute larunbatean. Iban Deviceren eskutik izango da, On The Bit taldeak antolatua. 19:00-20:30ak bitartean izango da, Gaztetxean. Gaueko 23:00etatik aurrera berriz, Xabeat, Iban Device, Iñigo Plazaola, Sergio Cruz eta Aural Modek dj saioa eskainiko dute, Gaztetxean baita ere. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!