Euskal Herriko ahots ezagunenetakoa da Ruper Ordorikarena. Bi dira bereziki, kantari ospetsuak dituen ezaugarriak: testu bikainak eta musikaltasun oparoa. Disko ezagun asko ditu kalean, batzuk bere kantuekin eta besteak kantu zaharrekin. Ordorika maila gorenean dabil euskal musikari dagokionean: oihartzun sakoneko abesti egilea da. Oraingo honetan, bakarkako lanarekin dator: gitarra eta ahotsa. Kontzertu berezia izango da beraz, gaurkoa. Emanaldia Hernanin Musik ekimenaren barruan antolatu dute, 20:00etan. Sarrerak agortu egin dira. y