Urumean barrena pasako da itzulia; Goizuetan errepide mozketa izango da

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 6a, 02:00

Euskal Herriko itzulia Urumea bailaran behera etorriko da gaur. Leitzatik etorriko da tropela bailarara. Arratsaldeko 15:00ak inguruan aurreikusten da Goizuetara iristea eta hortik aurrera, Urumea ibaiaren erroari segiko diote: Pagoaga, Ugaldetxo eta Ereñotzu aldetik 15:30ak aldera pasako dira; 15:45ak aldera Zikuñagako errotondatik pasa eta Astigarragarako bidea hartuko dute; eta handik, Bentetara igo eta Perurenatik barrena segiko dute bidea. 
 Goizuetako Udalak jakinarazi duenez, Euskal Herriko itzulia pasako dela eta, mozketak izango dira gaur errepidean,  eguerdiko 14:30etatik 15:30etara. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!