Ruper Ordorika euskal musikari ezaguna ikusteko aukera izango dute bihar hernaniarrek. Eta baita, Doberako bazkide batek ere. Izan ere, Dobera Euskara Elkarteak bi sarrera zozketatu ditu, bazkideen artean eta Martxelo Ezpondari tokatu zaio.
Ruper Ordorikaren kontzertua Hernanin Musika ekimenaren barruan antolatu dute, eta bihar izango da, Biterin, iluntzeko 20:00etan. Sarrerak Biterin bertan eskuratu daitezke, 7 euroren truke.