Oporretatik bueltan, sasoi betean jarraitzeko hitzordua gaur

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 6a, 02:00

Aste Santuko atsedenaldiaren ostean, Ttapa Ttapa egitasmoak hitzordu berria jarri du: gaur, 10:30etan, Atsegindegin. Urte hasieratik, azken hiruhilekoak utzi dituen emaitzak oso onak direla azaldu dute antolatzaileek: partehartze kopurua mantendu egin da eta jende berria gerturatu da: irteeretan, bataz beste, 85-90 lagun elkartzen dira.  
Hemendik ekainaren 15era bitartean, asteazkenero jarri dute zita: 10:30etan, Atse­gindegin. Maiatzaren 18an gainera, saio berezia izango da, erorketak saihesteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!