Doberak ekimen berezia antolatu du gaur, Udal Liburutegiarekin elkarlanean. Argitaratu berri dituen bi ipuinen kontaketa izango da batetik: Zozomikoteak eta Chertat eta lehoia. Eta bestetik, ipuinak eta laminak sinatzeko aukera izango da, bertan izango baitira egile guztiak. Horrez gain, laminak erosi nahi dituenak aukera izango du gaurkoan; salgai izango dira, borondatearen truke.
Zozomikoteak liburuaren kontaketarekin hasiko du ekimena, Jexux Eizagirrek, euskeraz. Ipuinaren ilustrazioak ere proiektatuko dira gaurkoan, Alai Zubimendik eginak. Ondoren, ipuinaren solasaldia izango da.
Chertat eta lehoia ipuina kontatuko dute ondoren: Jexux Eizagirrek euskeraz eta Cheij Amhedek hasanieraz. Kasu honetan ere, Abdi Amik egindako irudiek ilustratuko dute kontaketa; eta ipuinaren inguruan aritzeko tartea izango da ondoren.
Kontaketa Biteriko areto nagusian izango da, 17:30etan, debalde.