Sendabelar ikastaroa, gaur

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 6a, 02:00

Sendabelarrak egiten ikas­te­ko, saioa antolatu du Asti­ga­rragako AEKk gaur, Zilegi Es­ko­len barruan. Mintza­la­gun egitasmoan parte har­tzen du­te­nentzat prestatu dute bere­ziki, baina herritar guztiei luzatu diete gonbitea, berta­ratu eta parte hartzeko.
Arratsaldeko 17:30etan ha­siko da ikastaroa, eta AEKren lokalean izango da; Nabarra Oñatz kalean daukaten loka­lean, hain justu.

Izenematea, email bidez edo telefonoz
Ikastaroa egin nahi duenak, bi aukera dauzka izena ema­teko: iker-g@aek.eus helbide elektronikora idatzi, edo deitu 607 610 687 telefonora.

Xake ikastaroan, aukera
Xake ikastaroa ere antolatu dute, Zilegi Eskolen barruan, Jon Altuna Iza Oxanek eskai­nia. Atzo hasi zen aurreneko txanda, baina bihar eta datorren ostegunean izango da bigarrena; kultur etxean, 09:30etatik 11:30etara.
Doan da ikastaroa, eta ize­na eman nahi duenak, auke­ra dauka oraindik: 663 043 314 edo zilegieskola@aek.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!