Izenematea ostiral honetan, asteburu pasa egiteko

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 6a, 02:00

Urtero bezala, asteburu pasa antolatu du Xaguxar aisialdi taldeak, 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. Apirilaren 16 eta 17ko asteburuan, Donostiara joango dira, Green Nest UBA aterpetxera; Ametzagaina par­kean dagoena.

Izenematea, 20 euroan
Bertara joan nahi duenak, osti­ral honetan bertan eman behar du izena. Astigarragako kultur etxean egon­go dira, 17:00etatik 18:00etara bitar­te­an. Apuntatzeko momentuan bertan egin behar da ordain­ke­ta, eta 20 euro dira asteburu pasa osoa.
Informazio guztia, apun­ta­tze­rakoan emango dute: era­man beharrekoa, irteera eta iritsiera orduak eta lekua...
Beste edozer jakiteko, idatzi emaila: info@xaguxar.org.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!