Eliz musika, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 6a, 02:00

Emanaldi berezia eskainiko dute larunbatean, Astigarra­gako Andre Mari elizan, Aiz­tondok eta Hernaniko Kantuz abesbatzak. Udaberriko Kon­tzertua izango da, eta eliz mu­sika saioa eskainiko dute, ilun­tze­ko 20:00etan hasita.
Igor Arroyoren zuzen­da­ri­tzapean ariko dira bi abes­batzak, eta bi musikariren laguntza ere izango dute kon­tzertu sakroan: batetik, bio­lon­txeloarekin ariko da Mai­der Zapirain; eta bestetik, or­ga­noa joko du Josean Pascual.

Eskerrak, Mikel Goenagari
Baina berezia izango da kon­tzertua, batez ere, omenaldi bat ere jasoko duelako: Mikel Goenaga zenari, Astigarragako apaiz ohiari, eskerrak ema­te­ko aprobetxatuko dute larun­bateko kontzertua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!