Etzi hasita, ostiraletan izango da azoka Astigarragan, aurrerantzean; eta gutxienez, apirilean eta maiatzean astero jarriko dute.
Orain arte bezala, goizetik eguerdira egongo dira postuak, 09:00etatik 14:00etara, eta denetarik izango da aukeran: elikagaiak, jantziak, pitxiak...
Azoka, Joseba Barandiaran plazara mugituta
Aldatuko dutena, postuak jartzeko tokia izango da. Hemendik aurrera, Joseba Barandiaran plazan jarriko dute azoka, Foru plazan beharrean.
Horrekin, «herritar guztien irisgarritasuna bermatu» nahi du Udalak. Izan ere, azaldu dutenez, «herriko gune jendetsuena eta ibiliena da Joseba Barandiaran plaza».